
Hemendik aurrera, egunak gutxi gorabehera berdinak izan ziren. Asteartean abentura egitera joan ginen, eskalada egitera, arko jaurtiketa, etab. Arratsaldean hipika egin genuen eta gero, pertson batzuk, itsasoan igeri egin genuen, oso hotza zegoen ura, eta gero dutxa bat hartu genuen. Gaueko diskoteka pixka bat hobetu zen, hortaz, han egon ginen dantzatzen. Azteazkeneko goizean jolas batzuk egin genituen, oso dibertigarriak, 14:00etan jan eta gero, ezkon baten antzerkia egin genuen eta bukatu genuenean, hondartzara joan ginen jolas batzuk egitera. Gau hartako diskoteka, alaia izan zen, eta oso ondo pasa genuen.

Ostegun goizea heldu zen, eta pixka bat ibili eta gero, hondartzara heldu ginen, eta han, kayak eta pedalo-ak egin genituen. Oso ondo pasa genuen. Arratsaldean kamping-etik atera ginen zerbait erosteko, batzuk kamisetak, beste batzuk janaria... Afaldu eta gero, gure bungalow-etara joan ginen diskotekarako prestatzeko, azkena zela-eta. Mundiala izan zen, denok dantzatzen egon ginen pistaren erdian, jendearen artean, alaienak ginelako. Ostiralean gure maletak prestatu genituen, bungalow-a garbitu genuen, eta bazkaldu eta gero, monitoreak agurtu genuen, eta busan sartu ginen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario