jueves, 27 de mayo de 2010

ELURRAREN ALDE ONAK ETA TXARRAK:


Elurrak ez dauka alde on asko, baina niretzat nahikoak dira: eskiatu ahal dudalako , baita beste negu kirolak egin, nire hiriaren paisaia hobetzen duelako, elurrarekin jokatu ahal dudalako, eta kanpoan bizitzen duten irakasleek, klasera berandu etortzen direlako.


Beste aldetik , elurraren kulpaz, istripu asko daude errepideetan, eta jendeak lurrera joaten da une askotan, hotz asko egiten du, eta beti zure arropan sartzen da.
1. Nire izenaren jatorria.
 Hau da euskaltzaindiaren web horrian azaltzen dena:

Hebreerako Mikha´el (´nor Jainkoa bezala?´) izena Michael bihurtu zen grezierako eta latineko itzulpenetan. Mikel goiaingerua deabruaren kontra borrokatu ziren aingeruen buru izan zen, eta Apokalipsian Eliza irudikatzen duen emakume erdi berriaren zaintzailea. Azkeneko judizioaren egunean arimak pisatzeko ardura izango du. VI. mendean Gargano (Italia) mendian azaldu zenetik zabaldu zen beraren alderako jaiera Europan. Euskal Herrian ere mendi batean agertu zen, Aralarren, Teodosio herensugearengandik salbatuz. Jaieguna irailaren 29an da. Aldaerak: Mikele eta Mitxel. Baliokideak: Miguel (gaz.) eta Michel (fr.).

2. Izen baten istorioa:

Gorka autatu dut, baina Jurgi ikusi behar izan dut:
Georgos ´nekazaria´ izen grekotik dator, latineko Georgius-en bidez. Kapadoziako IV. mendeko san Jurgi ezaguna da herensugea hiltzeagatik. XV. mendean Jurgi de Basori agertzen da Barakaldon (B). Jaieguna apirilaren 23an da. Aldaera: Gorka (Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia). Baliokideak: Jorge (gaz.) eta Georges (fr.).


3. Zergatik gustatu zait izen hau?

Niretzat Gorka izen alai bat da eta horregatik gustatzen zait, agian arrazoi sinple bat dirudi, baina ni alaia naiz eta gauza alaiak gustatzen zaizkit.

4. Euskaltzaindiaren web orria erabilgarria iruditzen zaizu?

Nire uztez bai, EGAren buruzko informazioa ematen duelako, euskararen gai askoren
buruzko hitz egiten duelako, eukararekin arazoak dauzkan jendeari laguntzeko...


http://www.euskaltzaindia.net/

SANTA SUSANAKO BIDAIA

Igandean hasi zen gure bidaia. Autobusera igo eta gero, nire lekuan eseri nintzen, Javier Freireren ondoan. Zortzi ordu pasa eta gero, kanpinera iritsi ginen. Han denbora pixka bat igaro genuen, eta giltzak eman zizkigunean, ni eta nire lagunak gure bungalow-ara joan ginen, eta gure maletak han utzi genituen. Gero, taldeetan banatu ginen eta nire monitorearekin joan ginen kanpina ikustera. 14:00tan jatera joan ginen. Arratsaldean, abenturaren ordez (euria hazi zen), “Quiz” bat egin genuen, eta gero aisialdia izan genuen dutxa bat hartzeko edo zerbait jokatzeko. 21:00etan afaldu genuen, eta gauean diskotekara joan ginen dantzatzera, baina aspergarria zen, beraz, poker partida bat jokatzera joan ginen.


Hemendik aurrera, egunak gutxi gorabehera berdinak izan ziren. Asteartean abentura egitera joan ginen, eskalada egitera, arko jaurtiketa, etab. Arratsaldean hipika egin genuen eta gero, pertson batzuk, itsasoan igeri egin genuen, oso hotza zegoen ura, eta gero dutxa bat hartu genuen. Gaueko diskoteka pixka bat hobetu zen, hortaz, han egon ginen dantzatzen. Azteazkeneko goizean jolas batzuk egin genituen, oso dibertigarriak, 14:00etan jan eta gero, ezkon baten antzerkia egin genuen eta bukatu genuenean, hondartzara joan ginen jolas batzuk egitera. Gau hartako diskoteka, alaia izan zen, eta oso ondo pasa genuen.


Ostegun goizea heldu zen, eta pixka bat ibili eta gero, hondartzara heldu ginen, eta han, kayak eta pedalo-ak egin genituen. Oso ondo pasa genuen. Arratsaldean kamping-etik atera ginen zerbait erosteko, batzuk kamisetak, beste batzuk janaria... Afaldu eta gero, gure bungalow-etara joan ginen diskotekarako prestatzeko, azkena zela-eta. Mundiala izan zen, denok dantzatzen egon ginen pistaren erdian, jendearen artean, alaienak ginelako. Ostiralean gure maletak prestatu genituen, bungalow-a garbitu genuen, eta bazkaldu eta gero, monitoreak agurtu genuen, eta busan sartu ginen.