miércoles, 25 de noviembre de 2009

Gaur egungo kontsumoari buruz

Nire ustez,gaur egungo moden kaltea gehiegitzen da helduen ikuspuntutik.Bai,gaizki dago sustantzia horiek hartzea,baina gizarte honek ez du gauza asko egiten hori galarazteko.

Izan ere,gazteak gara baina guk ez dugu kulpa osoa,badago jendea guri sustantzia horiek eskaintzen dizkigutenak.Drogak hartzekotan,gazteek gure arrazoiak dauzkagu,adibidez probatzeko edo gizarte honek bultzatzen digulako.

Hala ere,gazteek,gure kulpa daukagu, izan ere,gauza gehiago egin ahal dugu sustantzia horiek ez hartzeko,eta agian momentu askotan legez kontrakoak direlako hartzen ditugu.

Beraz eta amaitzeko,argi utzi nahi dut gaizki dagoela drogak hartzea baina gazteek haien arrazoiak dauzkate eta haien gurasoek gauza gehiago egin ahal dute hori sahiesteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario