viernes, 12 de febrero de 2010

IPUINA

Baziren behin, bi anai. Mendian bizi ziren. Haien gurasoak orain dela hiru urte hil ziren eta haiek oso triste jarri ziren. Denbora pasa eta gero, gertaera hori ahaztu zuten eta beste txarrago bat agertu zen: krisia. Anai handiak, Kepa zuen izena eta jokoari emana zen. Egun batean pokerrean jokatzen ari zen, eta bere diru osoa apustu egin zuen, pokerreko bata zuen, eta ziur zegoen irabaziko zuela, baina hiriko gangster famatu batek, kolorezko eskailera zuen eta diru guztia irabazi zuen. Kepak ezin zuen sinetsi, diru osoa galdu zuen, baina hori ez zen dena, ezin zuen zor hori ordaindu eta gangsterren sikarioak bahitu zioten, eta gutun bat bidali zioten beste anaiari, Josetxo. Hura gazte azkarra zen, bere ilea gaztaina kolorekoa zen, bere begiak berdeak ziren, eta altua zen. Gutuna azkar irakurri eta gero, bere adiskide min-minari, Unai. Haiek biok, bidaiarako ezinbestekoa hartu zuten eta gangsterren etxera zihoazen bidea hartu zuten. Ilundu eta gero, kanpin denda eraiki zuten eta afaria prestatu zuten. Gau lasaia izan zenez, oso ondo egin zuten lo. Zazpitan esnatu zen Unai, eta aho bete hortz geratu zen, Josetxok gosaria prestatuta zuelako. Bat-batean oihu bat entzun zuten, eta Josetxok pixka bat ikaratu zen, baina lasaitu eta gero, bere anaia zela konturatu zen, eta zutik jarri zen. Korrika hasi zen basora, eta han sartu eta gero, bere anaiari aurkitu zion zuhaixka baten bitartean. Kepak belaunaikatzea eskatu zion, eta eskapatu zela esan zion. Ez zekiten zer egin, eta han itxaron zuten, gangsterrek joatearaino, baina josetxok usin egin zuen, eta gangsterrek korrika hasi ziren, haien harrapaketara. Bat-batean, Unaiek zerbaitekin topo egin zuen. Kutxa bat zen, eta barruan, urrez beteta zegoela aurkitu, eta gangsterrei deitu zioten. Urre pixka bat hartu eta gero, kutxa eman zioten gangsterrei, eta harrezkero, poz-pozik bizi izan ziren denok.